3, 2, 1, 0 TXIIISSPUM!!!

Talde eragileari esker, aurkezpen zoragarri batekin gure aurtengo 1. bidaiari hasiera eman diogu. Gimnasioa pailazoz, domatzailez, mimoz, magoz,… bete egin zen.

Behin eskola zirko erraldoia bihurtuta, sudur gorriak jantzi genituen eta guztiok batera abestu genuen: Pra-pra, pra-pra, tzunpa-tzunpa, tzun!!…

Oso argi gelditu zaigu “barruan denok pailazo bat daukagula”.

Hona hemen bideo bat ikusteko pailazoarena egiten ezinhobeak garela.

Marrubizko mila muxu guztiontzat!!

Advertisements

SUDURGORRIAK

Kaixo laguntxoak:

Gu 6.mailakoak gara eta “klown” tailerra egiten ari gara. Denok “klown” bat dugu barruan eta sudurra janzterakoan atera egiten  zaigu “klown”a. Bidai honetan oso ondo pasatuko dugu pailazo izaten. Pailazo izateko sudur gorria da garrantzitsuena. Gu, 6. mailakoak, “klown” bereziak garenez, zuei erakutsiko dizuegu “klown” izaten.

AGUR ETA ONDO PASA!!

DORRETXEA EZAGUTUZ

Urtero bezala, aurten ere, 3 eta 4 urteko neska-mutilak Dorretxea ezagutzera joan gara. Sorpresa handia hartu genuen BOLON pailazoa gure bila atera zenean. Bere eskutik Dorretxeko txoko eta sekretu guztiak ezagutu genituen. Dorretxeko hormek hitzegingo baluteeeeee!!! 

Amaitzeko eta txintxo-txintxoak izan ginenez, BOLONek puxika bana oparitu zigun, baina ez edonolakoa! Txakur formarekin! Ikusgarria, hori bai artista!

Datorren urterarte BOLON, muak, muak.