INAUTERIAK 2012

Otsailak 17an, eskolan INAUTERIAK ospatuko ditugu. Dakizuenez, aurtengo gaia ZIRKO MUNDUA da. Hona hemen argazki batzuk ideiak hartzeko.  Begira-begira zelako modelo ikusgarriak ditugun gure eskolan, fiu-fiu!!!!

          

Advertisements

TXORIERRIKO 14.IPUIN LEHIAKETA

Egun on, gu 5. mailako ikasleak gara eta  azalduko dizuegu ipuinen inguruan egin dugun lana  : bakoitzak bere ipuina egin du. Gero ordenagailura pasatu dugu eta portada bat egin dugu, ostean fotokopiatu egin ditugu. Ipuin guztiak enkuadernatu ditugu eta denak irakurri ditugu. Bakoitzari gehien gustatu zaion ipuina gelan irakurri du. 14.ipuin lehiaketa denok parte hartu dugu eta hauek akzesitak izan dira Zamudion:

1-Alaitz Legarreta (irakurri ipuina)

2-Ekhiñe Perez

SANTA AGEDA

Santa Ageda eguna heltzear dago. Gogoratu otsailak 5ean dela. Hemendik aurrera ondo zaindu eztarriak. Berotzen joateko hona hemen gure eskolako Santa Ageda letra.

AINTZALDU  DAIGUN  AGATE  DEUNA
BIHAR  DA  BA  DEUN  AGATE
ETXE  HONETAN  ZORION  HUTSA
BETIKO  EUKO  AL  DABE.
 
DEUN  AGATENA  BATZEKO  GATOZ
AURTEN  BE  IGAZKO  BERBERAK
IGAZ  LEZ  HARTU  GAGIZUZ  ETA
ZABALDU  ZURE  SAKELA.
 
ZORION,  ETXE  HONTAKO  DENOI!
OLES  EGITERA  GATOZ,
ATERIK  ATE  OHITURA  ZAHARRA
AURTEN  BERRITZEKO  ASMOZ.
 
ORAIN  BAGOAZ  ALDE  EGITERA
AGUR  DEUTSOGUZ GOGOTIK
AGATE  DEUNA  BITARTEZ  DALA
EZ  EIZU  ESAN (IZAN) DONGERIK.

ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ZURI …

URTARRILEAN  urteak betetzen dituzuen guztiei Zorionak, ea hemen hilabete honetako umeen  eta irakasleen izenen zerrenda:

Izaro Lekerika, Arrate Lekerika, Wasim Mouadi, Aitor Gomez, Aimar Diaz, Ekaitz Elordui, Iñigo Mota, Anartz Sacristan, Christian Baños, Alain Vicente, Kimetz Barrio, Peio Olabarrieta, Sara Peña, Elaia Urrejola, Endika Garcia, Irati Ferreiro, Uxue Gomez, Lander Rico, Izei Botana, Manu Farto, Eguskiñe Ferreiro, Ane Zarate, Olatz Arrizabalaga, Oihane Olaeta, Irune Rios, Bego, Koldo, Marina, Esti eta Juani.

 

INAUTERIAK

Aurten, Inauteriak eskolan otsailaren 17an ospatuko ditugu eta asteburu horretan Euskal Herriko  herri guztietan. Aurreko igandean txitxiburduntzia egiten da, hau da, mendira joaten gara lagun eta familiarekin eta han txorizoa, urdaia eta odolosteak makil batean sartu eta sutan erretzen ditugu. Gero, jai-giroan bapo jan, dantzatu eta ondo pasatzen dugu.

AIRE AIRE!!!