TOR MAGOA ESKOLAN!!!

Denok dakigunez, martxoaren 21ean 18. korrika pasatuko da zamudiotik. Eta korrikarako giroa apur bat berotzeko… TOR MAGOA etorri zitzaigun eskolara martxoaren 14an.  Oso ondo pasatu genuen eta truko batzuk ere ikasi genituen.

This slideshow requires JavaScript.

.

Advertisements

GORA MARTXOAK 8!!!

This slideshow requires JavaScript.

Martxoaren 8an emakume langilearen eguna ospatu genuen eskolan. Eskola guk egindako marrazkiekin eta leloekin apaindu genuen. 6. mailakoek bertso bat egin zuten eta guztion artean herrian abestu genuen.

5 URTEKOAK ETA 2. MAILAKOAK LAPURRIKETARA JOAN GARA!!!

This slideshow requires JavaScript.

Martxoaren 7an goizeko 9:oo etan Lapurriketarantz abiatu ginen. Hara heldu ginenean, etxea ikusi eta logelatara joan ginen gure maletak eramatera. Ondoren, maletetatik lo-zakuak, pijama, botak eta nezeserra atera genituen. Gero pixka bat jolastu genuen.
Arratsaldean, berriz, ibilbide bat egitera joan ginen eta ezetz igarri zer gertatu zitzaigun…..ba txaparrada handi batek harrrapatu gintuen eta blai-blai amitu genuela. Oso esperientzia polita izan zen!  Gero arropak aldatu genituen eta ogia eta bizkotxoa egin genituen. Igandean, ortuan eta kortan ibili ginen.

IKARAGARRI DISFRUTATU GENUEN!!!