TXONTXONGILOAK

Maiatzaren 28 an 4 eta 5 urtekoak Sondikara joan ginen txontxongiloak ikustera. Enkarni Genuaren ” Zergaitik bizi da txanogorritxoren amona basoan?” antzerki lana ikusi genuen. Ikuskizuna amaitu zenean antzerki laneko liburua oparitu ziguten.

Advertisements

ASTORE HEZITZAILEA

2013KO MAIATZAREN 22AN

.

Orain arte beti ezagutu ditugu gure inguruan dauden txoriak ,baina egun berezi hontan gure Astore hezitzaileak ekarritako txoriak ikusteko aukera izan dugu bertan.Baita beraien elikadura eta bizimoduari buruzko gauza biztxiak kontatu dizkigu.Oso interesgarria izan da.

Ikusitako txoriak, Hontz zuria, Arranoa eta Hontz Erreala izan dira.

 

Patioko aterpean erakusketa txiki bat egin ondoren, umeek aukera izan dute txorien hegaldiak ikusteko  beraien besoen gainean hartuz.

ITZELA IZAN DA !!!!!

ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ZURI…

ZORIONAK ZURI, ZORIONAK ZURI!!!!!

Ekaineko guztiei,ZORIONAK eta ondo pasa zuen urtebetze egunean!!!!

Idurre Lekerika, Eneko Galbarriatu, Nagore Moreno, Luken Parejo, Maroua Lqallache, Haizea Luna, Aner Fernandez, Alazne Alvarez, Aritz Herbosa, Mikel Artiñano, Alayn Bravo, Arwa El Haddadi, Maddi Lasa, Iker Laya, Ali Aarras, Rabi Aarras, Ekaitz Askasibar, Izaro Zuazo, Erik MostajoJune Herraiz, Erik Mostajo, Aiala Lezika, Alize Piñeiro, Nahia Santos, Alvaro Botas, Argoitz Ferreiro, Maialen Olabarrieta eta  Jon .

SAMSUNG DIGITAL CAMERA

 

Ekaineko guztiei zorionak eta muxu handi bat!!!!!

BIRD CENTERREKO BISITA

Ostiralean, maiatzaren 10ean, 5. eta 6. mailakoak Bird Center bisitatu genuen.

Bertan , mota askotako txoriak ikusi genituen: lertxunak,  kopeta zuria, ubarroia, zikoina,, basahatea, enara arrunta, arrano arrantzalea, lertxun hauskara… Bertatik-bertara ikusi ahal izan genituen han zegoen urmael batetan. Horretarako, prismatikoak eta teleskopioak erabili genituen.

Mapa handi batetan txoriek migrazioan egiten duten ibilbidea aztertu genuen ere.

Hango ingurua eta paisaia zoragarriak dira,

eta horren lekuko Urdaibai agertzen den  argazkiak.

ASKO IKASI ETA EDERTO PASATU GENUEN!!