TXUTXUMUTXUKA!

.Entzun dugu…liburutegian lasai egon beharrean, zarataka egoten garela.

 

.Entzun dugu…Guraso Elkartekoak inauterietan espaziountziz mozorrotuko direla.

 

.Entzun dugu…gure eskolara Wassappeko zuzendaria etorriko dela gurekin hitz egitera.

 

.Entzun dugu…eskolatik, inauteri egunerako, ginkana bat egin dutela eta altxor eder bat izkutatuta dagoela; beraz, irabazlearentzat…altxorra.

 

.Eta entzun dugu… 4. , 5. eta 6. mailakoak, Madrileko Warnerrera joango direla ondo portatzen badira!

                                                                            KUXKUXEROAmaskarak

Advertisements

FISIKARI / ASTRONOMOA

Pasa den ostiralean, gure eskolako ikasle nagusiekin hitzegiteko, Unai Ugalde Olea fisikaria etorri zen UPV / EHU tik.

Saturno eta Jupiterren gainean hitz egin zigun: zerez osatua dauden, zein planeta handiena … Hiru astronomo famatu buruz hitz egin zigun: Galileo Galilei ( Teleskopioa asmatu zuena) , Copernico (Lurra eguzkiaren inguruan bira ematen duela teoria probatu zuena) eta beste astronomo ezagun bat; azkenik, eguzki sisteman dauden sateliteak erakutsi zizkigun.

Gero, joko txiki bat erakutsi zigun “Ikusi nuenean”. Joku honetan, bertsoka planetei buruz informazioa ematen zigun eta guk zer planetari buruz hitz egiten zuen asmatu behar genuen. Jokua bukatu ondoren pantailan orrialde elektroniko baten helbidea eman zigun: www.stellarium.org. Orrialde honetan orduro planeten jarraipena egin ahal da. Konstelazioak, izarrak eta denetarik zegoen !!!!

Egun horretan oso ondo pasatu genuen Unai entzuten eta emandako informazioa aztertzen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA, MAIDER ETA ISABEL (6. MAILA)

2014KO IÑAUTERIETARAKO MOZORROAK PRESTATZEN

6.Mailako ikasleak gela guztietatik ibili gara KUXKUXEATZEN eta hauek dira ikusitako mozorroak, prestaketa lanetan, maila ezberdinetan:

  •         HH osoa, LH1 eta LH2 estralurtarrez  jantzita joango dira, kolore ezberdinetako kamisetak erabilita.

  •          LH3 A eta B izarrak,planetak,astroak…

  •          LH4 astronautak izango dira,

  •          LH5 OVNI edo plater hegalariak .

  •          Eta gu, LH6 mailakoak, robotaren mozorroa eramango dugu.

 

 

UNIBERTSOKO ERREZETAK

gomigominola     Gure Unibertso honetan sukaldaritzak ere bere lekua du. Hona hemen eskolako jantokian egindakoa.
Gominolak nola egin:
ERREZETA
Osagaiak:
-Gelatina sobre bat
-ura
-zukua
-azukrea
Nola egin:
Lehenengo, gelatina bota ontzi batean.
Gero, ura edo zukua berotu eta bota ontzi batera.
Ondoren, azukrea gehitu eta den-dena ondo nahastatu.
Segidan, moldetxuetara bota, bost minutu izozkailuan sartu eta ordu bete bat hozgailuan egon behar dira. Eta jateko prest! On egin!
      2. Mailakoak jantokiko monitoreekin egindako errezeta.