4.B KOAK KOMIKIAK EGITEN

Gu 4.Bko ikasleak gara. Maiatzaren 8an Dorretxera joan ginen. Han Anartz komikilariak oso ondo azaldu zigun nola egiten ziren komikiak. Esan zigun komikiak karratuetan sartu behar zirela eta bokadiloak eduki behar zituela bestela ez zela komikia.

Gure pertsonaiak Mikelats eta Atarrabi ziren. Anartzek azaldu zigun nolakoak ziren gure pertsonaiak. Orri bat eman zigun eta komiki bat egin genuen. Oso ondo pasatu genuen komikia egiten!

Azkenean, Anartzek marrazki batzuk eman zizkigun guretzat: Mari, Galtxagorriak, Sugaar, Tarttalo, Basajaun, Akerbeltz …  Oso pozik bueltatu ginen eskolara.

7.-Mari poster 8.-Mikelats-atarrabi poster galtzagorri poster9.-sugaar poster

 

4. Maila B

Advertisements

GORBEIA ZEIN POLITA DEN!!!

Pasa den astean, Mariren bila, Arratiara joan ginen.

Lehenengo, Gorbeiako Parketxea bisitatu genuen Areatzan. Han, bi monitore ezagutu genituen eta hauek bertako animali, landare eta ekosistemen berri eman zizkiguten. Gero, Gorbeiara joan ginen, Saldropora, eta animaliak eta animalien aztarnak ikusi genituen, adb: satorrarena, zaldiarena eta basurdearena.

Ondoren, paseo bat egin genuen hango parajeak ezagutzeko. Geroago, Tarttaloren pasadizoan sartu ginen eta putzu batean igelak kantari entzun genituen. Handik ere pinaburuak erdi janda ikusi genituen eta jakin genuen urtxintzen aztarnak zirela.

Azkenik, bazkaldu, jolastu apur bat eta bueltan etorri ginen. Oso ondo pasatu genuen eta leku zoragarriak ikusi genituen.

AAAAAAAAAAAAAA!!!!! Mari ez genuen ikusi baina DIRENIK EZ DA SINESTU BEHAR… EZ DIRELA EZ DA ESAN BEHAR.

IMG-20140515-WA0005 IMG-20140515-WA0004 gorbeia

4.Maila A

 

IMG-20140515-WA0003

ITSASOA ETXE BARRUAN ANTZERKIA

Gu 4. mailako ikasleak gara. Urte honetan egindako antzerkia oso gogorra izan da. Antzerkia egiten hasi ginenean lehenengo abestiak aukeratu genituen. Taldeetan lan egiten genuen. Arropa bereziak erabiltzen genituen.

Hasieran urduri geunden. Entsaioetan errakuntza asko izaten genituen. Dena prest zegoenean postal batzuekin gurasoak gonbidatu genituen. Estrenaldi egunean ondo makilatuta eta dotore jantzita aurkeztu ginen. Urduri bai, baina, gai izan ginen nerbioak kontrolpean izateko eta gure papelak ondo betetzeko.

Asko gustatu zitzaigun esperientzia, txalo zaparrada entzun genuen eta zoriondu gintuzten baina konturatu ginen ere antzerkia egitea lan gogorra dela.

 

ZEIN ONDO PASATU GENUEN!!!!!!

 

maskarak4.B Mailako June H. , Haizea Z. , Julen M. , Jon A. , Udane P. eta Maren H.

 

MIHILUZEKO FINALA

Maiatzaren 9a, ostirala, egun intentsoa izan zen  Mihiluzeko finalean 6. mailako Enekok eta Markelek parte hartu genuelako. 17:00etan ludotekara joan ginen 17:15etan autobusa hartzeko. Larrabetzukoekin joan ginen autobusean eta oihukatu genuen: Zamudiokoak 1,2,3,2 Zamudio irabazi !!!!   Larrabetzukoak : Larrabetzu  irabazi!!! .

6.Mailakoak eskolan pankartak egin genituen animatzeko. Heldu ginenean ordu bat itxaroten egon ginen eta  18:00ak arte Larrabetzukoekin hitz egin genuen.

Parte hartu genuenok hauexek izan ginen :

Zamudioztarrak: Markel eta Eneko 

Larrabetzuarrak: Hodei eta Unai

Sondikarrak: Xabier eta Ander

 Txarto hasi ginen eta galduko genuela pentsatzen genuen. Proba guztiak egin zizkiguten: Esamesak, Tribuaren Berbak, Potokumeak, Erantzuna Emanda,Horma… Denak oso urduri geuden, eta urduritasuna ezin kendu. Ia bukatzerakoan puntuazioak esan zituzten: Zamudiokoak 19 puntu, Larrabetzukoak 18 puntu eta Sondikakoak 19. Berdinketa zegoenez, desenpatea Horma probarekin egingo zen. Guk froga oso ondo egin genuenez  IRABAZI GENUEN !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Eta WARNERera joateko bi sari irabazi genituen. Bigarren saria Sendavivara joatea zen eta Sondikakoek irabazi zuten. Hirugarrena Larrabetzukoek irabazi zuten eta Donostiako Aquariumera eta Kutxa Espaziora joango dira.

Azkenean, Zamudiora bueltatu ginen Larrabetzukoekin eta gure artean zoriondu ginen!!

Astelehenean ,eskolan, harrera berezia egin ziguten eta txalo zaparrada jaso genuen.

 

Markel Cura eta Eneko Rodriguez

 

mihiluze irabazle mihiluze denak

ARBELA DIGITALA

Kaixo, gu 4.maila A-koak gara. Arbela-digitalarekin hobeto egiten ditugu gauzak.

Gu, orain dela bi hilabete hasi ginen arbela-digitalarekin gauzak egiten.Txandak eginez aritu gara arbela digitalarekin. Oso ideia ona izan da arbela digitalak eskolan egotea asignatura guztiak bertan lantzen ditugulako.

Batzuetan bideoak ikusten ditugu, ordenagailuko jokuak ere egiten ditugu. Batez ere, ariketa desberdinak egin al dira; adibidez, matematikakoak, gaztelaniakoak, ingurunekoak, euskerazkoak eta abar. Hau da, ideia zoragarria izan da arbela digitala ekartzea! Esan zuen andereñoei, arbela-digitalean gauzak erakuzteko.

4 MAILA A

 

MIHILUZEKO FINALEAN GAUDE!

Gure eskolako 6. mailako bi ikasle, Markel Cura eta Eneko Rodriguez, Mihiluzeko finalera heldu dira.

Hainbat froga eta ahalegin egin dituzte ikasle trebe hauek eta bihar, maiatzaren 9an, Derioko Kultur Birikan , Mihiluzeko finala jokatuko dute.

Arratsaldeko 18:00 etan izango da eta espero dugu beti izan duten gogoa eta jakituria bertan erakustea.

Beraz, animo! Ondo pasatu , gozatu eta irabazten ahalegindu. Gu, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak Kultur Birikara joango gara animoak eta laguntza ematera .

 

perretxiko2