OPORRAK DATOZ BAINA GU TRISTE ETA POZIK GAUDE

Oso gutxi falta da oporrak heltzeko eta gu triste eta pozik gaude.

Triste gaude ikasturtea amaitzear dagoelako, ez dugulako amaitzea nahi oso dibertigarria izan delako. Pozik gaude oporretan oso ondo pasatuko dugulako: Piszinara, udalekutara, hondartzara … gainera hurrengo urtean beste maila batera goaz eta andereño-maisu berriak izango ditugu.

Azken jairako sorginaren eta galtzagorriaren mozorroak prestatu ditugu eta maila bakoitzak bere ikuskizuna.EDERRA IZANGO DA ETA ETORRI IKUSTERA!!!.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

perretxiko3

ONDO PASA OPORRETANmuxua

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

AKERBELTZ

Euskal Mitologia ibilbidean, 5. mailakoei AKERBELTZ pertsonaia tokatu zaigu. Giza gorputza eta aker hankak eta burua ditu. Beltz beltza da, usain txarra du eta sorginei eta aztiei laguntzen die. Mitologia kanpainako ekintza bat  ostiral batean dorretxera joatea izan zen, bertan pertsonai mitologiko honi buruz komikiak egin genituen. Bukatutakoan eskolara itzuli ginen.

Interesgarria eta dibertigarria iruditu zaigu, alde batetik mitologiako pertsonai bati buruz apur bat ikasi genuelako eta, bestetik komikia egitea oso dibertigarria izan zelako. Komikiak irakurtzea merezi du. Gure pasabidean horman jarrita dituzue.

Hurbil zaitezte irakurtzera!

Irudia

 

UDABERRIKO JOKOAK!!!

Euria egin zuen arren, ostiralean,6.Mailakoak Udaberriko Jokoetara joan ginen.

Hasieran Etxahunekin egindako bertsoak abestu genituen eta nahiz eta erdera  nagusi izan, gu, zamudioztarrok, gure hizkuntza defendatu genuen.

Egin genituen jolasak hauek ziren: Izarrak kartekin, Muga gainditu, Zelai errea, Pilota esreia eta Hartzikirola.

Txorierriko lagun berriak ezagutu genituen.Haiekin jolastu genuen tranparik egin gabe;izan ere ondo pasatzea da garrantzitsuena eta ez irabazi. OSO OSO OSO ONDO PASATU GENUEN!!!!

ONDO IZAN!!!!

                      6.Maila                                                        Koloretako banderak

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA