OPORRAK DATOZ BAINA GU TRISTE ETA POZIK GAUDE

Oso gutxi falta da oporrak heltzeko eta gu triste eta pozik gaude.

Triste gaude ikasturtea amaitzear dagoelako, ez dugulako amaitzea nahi oso dibertigarria izan delako. Pozik gaude oporretan oso ondo pasatuko dugulako: Piszinara, udalekutara, hondartzara … gainera hurrengo urtean beste maila batera goaz eta andereño-maisu berriak izango ditugu.

Azken jairako sorginaren eta galtzagorriaren mozorroak prestatu ditugu eta maila bakoitzak bere ikuskizuna.EDERRA IZANGO DA ETA ETORRI IKUSTERA!!!.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

perretxiko3

ONDO PASA OPORRETANmuxua

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

4.B KOAK KOMIKIAK EGITEN

Gu 4.Bko ikasleak gara. Maiatzaren 8an Dorretxera joan ginen. Han Anartz komikilariak oso ondo azaldu zigun nola egiten ziren komikiak. Esan zigun komikiak karratuetan sartu behar zirela eta bokadiloak eduki behar zituela bestela ez zela komikia.

Gure pertsonaiak Mikelats eta Atarrabi ziren. Anartzek azaldu zigun nolakoak ziren gure pertsonaiak. Orri bat eman zigun eta komiki bat egin genuen. Oso ondo pasatu genuen komikia egiten!

Azkenean, Anartzek marrazki batzuk eman zizkigun guretzat: Mari, Galtxagorriak, Sugaar, Tarttalo, Basajaun, Akerbeltz …  Oso pozik bueltatu ginen eskolara.

7.-Mari poster 8.-Mikelats-atarrabi poster galtzagorri poster9.-sugaar poster

 

4. Maila B

FISIKARI / ASTRONOMOA

Pasa den ostiralean, gure eskolako ikasle nagusiekin hitzegiteko, Unai Ugalde Olea fisikaria etorri zen UPV / EHU tik.

Saturno eta Jupiterren gainean hitz egin zigun: zerez osatua dauden, zein planeta handiena … Hiru astronomo famatu buruz hitz egin zigun: Galileo Galilei ( Teleskopioa asmatu zuena) , Copernico (Lurra eguzkiaren inguruan bira ematen duela teoria probatu zuena) eta beste astronomo ezagun bat; azkenik, eguzki sisteman dauden sateliteak erakutsi zizkigun.

Gero, joko txiki bat erakutsi zigun “Ikusi nuenean”. Joku honetan, bertsoka planetei buruz informazioa ematen zigun eta guk zer planetari buruz hitz egiten zuen asmatu behar genuen. Jokua bukatu ondoren pantailan orrialde elektroniko baten helbidea eman zigun: www.stellarium.org. Orrialde honetan orduro planeten jarraipena egin ahal da. Konstelazioak, izarrak eta denetarik zegoen !!!!

Egun horretan oso ondo pasatu genuen Unai entzuten eta emandako informazioa aztertzen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA, MAIDER ETA ISABEL (6. MAILA)

BIDAIAN JARRAITZEKO HURRENGO FROGA …

Espaziora goaz! bidaian jarraitu nahi baduzue froga hau bete egin beharko duzue:

ESPAZIONTZI edo ROBOT bat egin behar duzue, nahi kohetea 1  dituzuen materialak erabilita: kartoia, papera, kartulina, gometsak, margoak, plastikoa … hobe MATERIAL BIRZIKLATUA erabiltzen badituzue.

Lan hau banaka, bikoteka, gela osoak, talde txikiak … hau da, zuek nahi duzuen moduan egin.

robot 2

12 eguneko epea daukazue, beraz, ostiralean 31n hasita Otsailaren 12ra arte (biak barne).

PILAK BETE, ARNASA HARTU ETA JO TA KE BUKATU ARTE!!!

robot3