They speak English

6.mailako ikasleak eta Ingeles irakaslea aste osoa egongo dira ingelesa hitz egiten  Beireko barnetegian, dagoeneko ondo heldu direla.

 

Advertisements

GORBEIA ZEIN POLITA DEN!!!

Pasa den astean, Mariren bila, Arratiara joan ginen.

Lehenengo, Gorbeiako Parketxea bisitatu genuen Areatzan. Han, bi monitore ezagutu genituen eta hauek bertako animali, landare eta ekosistemen berri eman zizkiguten. Gero, Gorbeiara joan ginen, Saldropora, eta animaliak eta animalien aztarnak ikusi genituen, adb: satorrarena, zaldiarena eta basurdearena.

Ondoren, paseo bat egin genuen hango parajeak ezagutzeko. Geroago, Tarttaloren pasadizoan sartu ginen eta putzu batean igelak kantari entzun genituen. Handik ere pinaburuak erdi janda ikusi genituen eta jakin genuen urtxintzen aztarnak zirela.

Azkenik, bazkaldu, jolastu apur bat eta bueltan etorri ginen. Oso ondo pasatu genuen eta leku zoragarriak ikusi genituen.

AAAAAAAAAAAAAA!!!!! Mari ez genuen ikusi baina DIRENIK EZ DA SINESTU BEHAR… EZ DIRELA EZ DA ESAN BEHAR.

IMG-20140515-WA0005 IMG-20140515-WA0004 gorbeia

4.Maila A

 

IMG-20140515-WA0003

LAPURREKETA

Urriaren 23-24 ean Lapurreketako aterpera joan ginen 2.mailakoak eta 5 urteko gelako neska-mutilak.Irrikitan geunden gainera,udazken haizetsua baina epela.Dime-Otxandio inguru polit horretera iritsi ginenean,autobuseko zorabiatxoa pasata,maletak autobusetik hartu eta gelara bertako begiraleekin joan ginen.Eguardi ostean 2.mailakoak Bizkaibusa hartu eta Baltzorantz abiatu ginen.Indutsi auzotik,azken lamiaren ipuina entzun erreka ondoan.Jentilzubitik pasa eta kobazulora jeisten den bidea hartu genuen.Kobaren beste aldetik atera ginen,landatxo batean ogitartekoa jan eta Ayoub-en urtebetetzea ospatu genuen.Kostatu zitzaigun loak hartzea,batzuk masajea behar izan zuten.Astoaren arrantzak esnatu gintuen goizean-goiz;traste guztiak maletan sartu .Gozaldu eta prest Zumeltzarantz bueltatxo bat emateko.Bidean gauza pilo bat ikusi eta topatu genituen:masustak,perretxikoak,pinaburuak,zaldiak…,urrutira Gorbeia eta Anboto ikusten ziren.Bazkaltzen ari ginela Pantxikak deitu zuen”zelan gabizen “jakiteko,bera Kanariar Uharteetara joana zen “eklipsea”ikusteko.Denak bere amaiera duenez gurea ere amaitu zen.Datorren urtean gehiago!!!!

lapurreketa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

lapu 2lapu 3lapu4lapu5

BIRD CENTERREKO BISITA

Ostiralean, maiatzaren 10ean, 5. eta 6. mailakoak Bird Center bisitatu genuen.

Bertan , mota askotako txoriak ikusi genituen: lertxunak,  kopeta zuria, ubarroia, zikoina,, basahatea, enara arrunta, arrano arrantzalea, lertxun hauskara… Bertatik-bertara ikusi ahal izan genituen han zegoen urmael batetan. Horretarako, prismatikoak eta teleskopioak erabili genituen.

Mapa handi batetan txoriek migrazioan egiten duten ibilbidea aztertu genuen ere.

Hango ingurua eta paisaia zoragarriak dira,

eta horren lekuko Urdaibai agertzen den  argazkiak.

ASKO IKASI ETA EDERTO PASATU GENUEN!!

 

 

 

LEZAMARA TXANGOA

2013KO APIRILAREN 24A.

Udaberria heldu dela eta txango bat egin dugu Lezamako baserri batetara, 2km. Oinez joan eta beste 2 etorri, eguraldi ezin hobea aprobetxatuz.

Iritsi ginenean hamaiketako txiki bat egin, nekea astintzeko eta zelaira jolastera atsedena hartzeko.

 Ondoren lanean jarri gintuzten, haitzurra hartu eta ortura patatak ereitera, zimaurra bota patatak ongarritzeko, ez pentsa erraza denik…, gero landareak landatu genituen.

Negutegiko beroa ere sentitu genuen, baba beltzak probatu genituen eta bertoko landareak ezagutu: ilarrak, tomateak, piperrak, letxugak, zerbak, gindilak, lekak….

Fruta arbolak ere ikusi genituen; sagarrondoak marrubiak ematen dituela !! bai zera!!!, gehiagotan joan beharko dugu ortuko asuntoak ikasteko…

Gereizpetan bazkaldu, pixka bat gehiago jolastu, ura edan eta eguzkipean buelta eskolara!!!.

This slideshow requires JavaScript.